Bentasko Konpainiako kide estimatuak:

Bi urtez gure Alarde maiteaz gozatu gabe egon ondoren, aurten, egoerak orain arte bezala eboluzionatzen badu, berriro egingo dugu topo hainbeste gustatzen zaiguna egiten eta San Martzial Batailaren 5. mendeurrena ospatzen dugun urte batez gozatzen.

Badakigu 2 urte hauek ez direla inorentzat errazak izan. Baina aurten gure auzoko eta Irungo kaleetan berriz ibiltzeko ilusioa berreskuratuko dugu, Arrankada, Elizaren Igoera eta San Martzial ereserkiaren erritmoan.

Baina une hori iritsi baino lehen, Bentasko Konpainiako Komisiotik, aurten izango ditugun gertakarien berri ematen dizuegu.

· Apirilak 23 – Batzar Orokorra Auzo Elkartean.
16:00etan: lehen deialdia
16:30ean bigarren deialdia
Egun horretan, konpainiako kuota ordaintzeko epea irekiko dugu

Gai-zerrenda:

1- Kapitainaren agurra
2- Aurreko akta irakurri eta onartzea
3- 2019-2020-2021 urteetako balantze ekonomikoa
4- Alardearen informazioa eta 2022. urtea
5- Galde-eskeak

· Maiatzak 6 – Kantinerako kandidaturak Ongi Etorri tabernan aurkezteko azken eguna. Konpainiako kide aktiboek aurkeztu beharko dituzte.
Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
· Irunen jaioa izatea edo 15 urtez erroldatuta egotea
· 10 urtez Bentas auzoan erroldatuta egotea
· 20 urte beteta izatea edo urte berean betetzea
Hautagaitzak honela aurkeztu beharko dira:
· Gutun-azal itxia, datu eta dokumentu hauekin:
· Hautagaiaren 20 x 15 cm-ko argazkia
· Hautagaiaren NANaren fotokopia
· Hautagaiaren errolda historikoa
· Konpainiako ordezkari/kide aktiboaren izen-abizenak eta telefonoa

· Maiatzak 10
– Kandidaturen baliozkotzea Ongi Etorri tabernan

· Maiatzak 11 – Kuota ordaintzeko azken eguna hautaketan botoa eman ahal izateko

· Maiatzak 12 – Kantineraren hautaketa Ongi Etorri Tabernan 20:00etatik 22:30era
· 2018, 2019 eta 2022 urteak ordainduta dituzten kide aktiboek bozkatu ahal izango dute
· Kuotak berritzea Ongi Etorri Tabernan, astelehenetik ostiralera, 19:30etik 21:00etara
· Kuota – 5 €

· Maiatzak 29 – Alardealdia
Konpainiako kide guztiei dei egiten diegu Aldaben dugun txokoan laguntzeko

· Ekainak 17 – Lehen entsegua auzoan (Kantinera gabe) – 21:30 Ongi Etorri Tabernatik

· Ekainak 18 eta 23 – Entseguak auzoan (Kantinerarekin) – 21:30 Ongi Etorri Tabernatik

· Ekainak 24 – Infantería Konpainien entsegu orokorra Irunen – 20:45 Txanaleta plazatik

Agur bero bat,

Bentasko Konpainiaren Komisioa